Webgune hau “Esklaboak Piriniotako mugaldean” izeneko proiektuaren barnean kokatzen da, Geronimo de Uztariz Historia Institutua eta Memoriaren Bideak elkarteek bultzaturik.

Proiektu honen helburu nagusia gerra zibila eta frankismo garaian egindako bortxazko lanen errealitatea zabaltzea da. Izan ere, nahiz eta gerraostean berebiziko garrantzi ekonomikoa izan, oraindik ere oso ezezaguna da errepresio mota hau. Aldi berean, ikerketa hau faxismoari aurre egiteagatik eta II. Errepublika zein gizarte eredu justuago eta libreagoak defendatzeagatik zigortuak izan zirenendako omenaldi gisa zabaldu nahi dugu.

Bortxazko lanen unibertso zabalaren barnean, proiektuak Mendebaldeko Piriniotako lanak hartzen ditu aztergai, zeinetan 15.000 inguru prisionerok, estatu espainiar osotik etorrita, hartu zuten parte. Prisionero hauek bortxazko lan batailoietan sarturik egon ziren, Langile Batailoiak eta Langile Soldaduen Diziplina Batailoiak. Eremu honetan gotorlekuetan eta errepideetan egin zuten lan prisioneroek, eta errepide horietako gehienak oraindik ere erabiltzen dira.

Proiektua mendebaldeko Pirinioan zentratzen bada ere, oso argi dugu ekimen hauetan aurrera joateko modurik onena elkarlana dela, eta horrexegatik deia egiten diegu bortxazko lanen inguruan lan egiten duten elkarte eta pertsonei elkarren arteko koordinazioa eta proiektu amankomunak bultzatzen jarraitzeko, esklabotza sare zabala hobeki ezagutu ahal izateko, eta frankismoaren esklaboen zein haien familien memoria hobeki zabaldu ahal izateko.

Bestalde, argi dago errepresio modalitate hau, bortxazko lanena, ezin dela beste errepresio motetatik aparte ulertu, eta horrexegatik arlo honetako memoria historikoaren berreskurapenak amankomuneko puntu asko ditu erbestearen, desagerpenen edota espetxeen memoriaren berreskurapenarekin. Hala ere, arlo guzti horietan beste elkarte batzuek aspaldi eta modu bikainean lan egiten dutenez, modalitate konkretu batean zentratzea erabaki dugu, bortxazko lanen inguruan, alegia, beti ere amankomuneko beste ekimen globalagoetan parte hartzeko prest egonik.

Webgune honetan ikus daitekeenez, proiektuak material ezberdinak biltzen ditu: erakusketa ibiltaria, liburu katalogoa, gida didaktikoa, dokumentala eta webgune bera ere. Horiek guztietarako hainbat elkarte eta erakundeen laguntza jaso egin dugu, eta berriro ere hori eskertu nahi dugu.

Esta página web forma parte del proyecto “Esclavos en la frontera pirenaica”, impulsado por el Instituto Gerónimo de Uztariz y la Asociación Memoriaren Bideak.

El principal objetivo de este proyecto es ayudar a difundir la realidad de los trabajos forzados durante la guerra civil y el franquismo, una modalidad represiva que tuvo una importancia económica fundamental y que sin embargo es todavía desconocida para gran parte de la sociedad. Al mismo tiempo, queremos que la investigación en torno a estas cuestiones vaya unida a un homenaje y reconocimiento social a quienes sufrieron este castigo por enfrentarse al fascismo, defendiendo la II República y modelos sociales más libres y justos.

Dentro del panorama de los trabajos forzados, el proyecto está centrado en las obras realizadas en el Pirineo Occidental por unos 15.000 prisioneros procedentes de todas las provincias del estado español. Los prisioneros estaban integrados en batallones de trabajo forzado, Batallones de Trabajadores y Batallones Disciplinarios de Soldados Trabajadores. En toda esta zona, los prisioneros trabajaron en fortificaciones y carreteras, siendo éstas últimas utilizadas actualmente.

De todos modos, si bien el proyecto se centra en el Pirineo occidental, pensamos que la única manera de avanzar en estas tareas es el trabajo en común, y por eso invitamos a todas aquellas personas y colectivos que trabajan en torno a los trabajos forzados bajo el franquismo a que sigamos coordinándonos e impulsando iniciativas conjuntas, con las que poder comprender la globalidad de esta modalidad esclavista, al tiempo que difundimos socialmente la memoria de las y los esclavos del franquismo y sus familias. En este sentido, tanto esta página web como todo el proyecto está abierto a nuevas sugerencias e iniciativas que nos permitan avanzar conjuntamente.

Es evidente que esta realidad represiva, la de los trabajos forzados, no puede separarse de otros tipos de represión, y es por eso también que la recuperación de la memoria histórica en este aspecto tiene mucho en común con otras tareas como la memoria del exilio, de las desapariciones, de las prisiones… Aún así, como ya existen plurales y muy interesantes iniciativas que trabajan en otros ámbitos, hemos decidido centrar el proyecto en esta modalidad represiva, lo cual no quita que no recojamos e impulsemos otras iniciativas dentro de la amplia movilización social en torno a la memoria de la guerra y la represión franquista.

Como se puede ver en esta misma página, el proyecto consta de diferentes materiales que queremos ofrecer de manera conjunta, para los que hemos recibido colaboración y apoyos de otros colectivos e instituciones. Así, se presentan aquí una exposición itinerante, un libro, un libro-catálogo, una guía didáctica y un dvd documental, además de esta página web.

Nos complace presentaros las Memorias de Isaac Arenal /

Isaac Arenalen memoria liburua plazerrez eskaintzen dizuegu

Parte 1

Parte 2

Parte 3

Parte 4

Anexos: Arenal_95BatallónSoldadosTrabajadores_Anexos

 

Fecha y lugar de edición en papel/Paperezko edizioaren Data eta tokia: Madrid, autoedición, 1999

Licencia de uso/Erabilerako Lizentzia: Creative Commons Atribución – No Comercial – Sin obras derivadas http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/

En los documentos adjuntos podéis leer el reflejo en prensa del homenaje a l@s esclav@s del franquismo el pasado 20 de junio en el alto de Igal Vidángoz.

Ondoko dokumentuetan ekainak 20an Igari-Bidankoze mendatean frankismoaren esklaboen omenez egindako ekitaldiaren berri irakur dezakezue.

Grabación / Grabazioa (eskerrak Col.lectiu Republicà del Baix Llobregat taldeko lagunei!):

Crónica / Kronika

En el marco de las III. Jornadas de Memoria y Homenaje a las Victimas del Franquismo, organizadas por la Estaya de la Memoria l’Altu Nalón (Asturies)el próximo viernes 24 de octubre se proyectará el documental Desafectos, en Rusecu, dentro de una comarca en la que muchos prisioneros de guerra fueron obligados a trabajar en Batallones de Trabajadores, también el el Pirineo Navarro.

Este sábado, 18 de octubre, la CNT organiza un homenaje a su militante Félix Padín, joven anarquista, luchador antifascista, esclavo del franquismo, sindicalista incansable, trabajador de la memoria, y además un entrañable amigo para quienes nos reunimos año a año en el alto de Igal Vidángoz.

Larunbat honetan, urriak 18an, CNTk ekitaldi bat antolatu du Bilbon Felix Padin, bere kidearen omenez. Gazte anarkista, faxismoaren aurkako borrokalaria, frankismoaren esklaboa, sindikalista nekaezina, memoriaren lankidea, eta horretaz gain, urtez urte Igari – Bidankoze mendatean elkartzen garenontzat lagun fina.

Zuen oroimenak, askatasuna / Vuestra memoria, la libertad

Tokia / Lugar: Artxanda (Bilbo)
Ordua / Hora: 11:30

Un año más la periodista y amiga Marian Zozaya escribe una interesante crónica del homenaje en Diario de Noticias. / Aurten ere kazetaria eta laguna den Marian Zozayak omenaldiaren kronika interesgarria idatzi du Diario de Noticias egunkarian.

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/06/15/sociedad/navarra/las-banderas-se-unen-por-la-memoria-en-el-alto-de-igal

Reportaje sobre los diez años de Memoriaren Bideak / Memoriaren Bideak taldearen inguruko erreportaia:

http://www.noticiasdenavarra.com/2014/06/13/sociedad/navarra/memoriaren-bideak-10-anos-de-reivindicacion-en-vidangoz

Top