Dokumentala

Desafecto (erregimen frankistaren aurkakoa) gisa izan ziren sailkatuak milaka gazte, beraien jarduera politiko edota sindikalagatik espetxeraturik edota fusilatuak izatetik salbu gelditu zirenak… Arbeit macht frei (lanak askatu zaituzte) irakur ohi zitekeen nazien kontzentrazio eremuen sarreran, eta erregimen frankistak ere lanaren bidez berrezi nahi izan zituen prisioneroak.

Gerra garaian eta gerraostean milaka gizon eta emakume susmagarritzat jo zituzten eta horren ondorioz espetxeratuak, militarizatuak eta bortxa-lanak egitera behartuak izan ziren, balizko Espainia handi eta libre bat eraikitzeko. Hauetatik askok, Langile Batailoietan edo Soldadu Langileen Diziplina Batailoietan egon ziren baldintza gogor eta latzetan.

1939 eta 1491 bitartean, sozialista, anarkista, komunista edota abertzale hauetako bi mila baino gehiago Nafar Pirinioko ekialdeko ibarretara garraiaturik izan ziren, Igari (Zaraitzu) eta Erronkari lotuko zituen errepide bat irekitzera. Beti ere fusila aurrean zutela.

Historia txiki honek, beste ezer baino lehen, omenaldi bat izan nahi du egoera hau pairatu zutenentzat eta oraindik behar bezala beraien memoria kolektiboa berreskuratu gabe dutenentzat.

Zuen gogoan.

DOKUMENTALAREN ESKAERA

DOKUMENTALAREN TRAILERRA IKUSI