Erakusketa honek Pirinio aldeko lan horiek hartzen ditu aztergai. Horrela, 16 panelen bidez esklabotza sarea nola eratu zen eta azpiegitura hauek nola eraiki ziren azaltzen da. Erakusketan azalpen laburrak eta protagonisten ahotsak garaiko argazkiekin tartekatzen dira, baita Avila edo Guadalajarako Artxibategi Historiko Militarretan topaturiko planoekin eta dokumentazioarekin ere bai. Panelak hiru arlo tematikoetan antolaturik daude.
Lehendabizikoak, “Eskablotza sare zabala” izenekoak, bortxazko lanen modalitate ezberdinak eta estatu osoan zehar izandako hedapena azaltzen ditu.
Bigarrenean, “Ogi gutxi eta egur asko” izenekoan, Piriniotako errepide eta gotorlekuetan lan egin zuten prisioneroen esperientziak jasotzen dira.
Hirugarrenak, “Alanbradaz haratago” izenekoak, bortxazko lanen onuradunak ez ezik, lan hauek Piriniotako herrietan, prisioneroen familiengan zein memoria kolektiboan izan duten eragina ere aztertzen ditu.