Pirinioetako mendietan esklabo gisa aritu ziren gazte haiei errekonozimendua ematea proiektua honen helburu nagusienetakoa dugu, eta horregatik orrialde honetan pertsona horien ahalik eta izen gehien jaso nahi dugu. Horretarako esku artean ditugun datuen informatizazioari ekin diogu, hemen poliki-poliki argitaratuko ditugunak. Orain arte, betiere ikerkuntza berrien zain, Pirinioetako zenbait errepide eta gotortze lanetan aritutako 3.437 prisionero identifikatu ditugu, eta aurrerantzean zerrenda honi izen gehiago gehitzeko asmoa dugu.
Oraingoz 1.300 prisioneroen zerrenda argitaratzen dugu, 106. eta 127. Langile Batailoietan zein 6. eta 38. Langile Soldadu Diziplina Batailoietan aritu zirenak. Gainera, 1940ko udaberritik aurrera Iruñeko Diziplina Ospitale Militarrean hildakoak ere jasotzen ditugu. Zerrenda hauek Esclavos del franquismo en el Pirineo liburuan argitaraturik daude, prisionero hauek identifikatzeko erabilitako metodologia zein iturriak bertan azaltzen direlarik.
Erran bezala, zerrenda hauek osatzeko asmoa dugu, baita grafia zein dokumentazio historikoari dagozkion akatsak zuzentzeko ere, horregatik datu berriak ematen ahal dizkiguten pertsona guztiei gurekin kontatuan jartzeko gonbitea luzatzen diegu.