Argazki bilduma

Azken urteotan bortxazko lanen protagonistak hobeki ezagutzeko aukera ematen diguten dokumentu grafikoak bildu ditugu. Hauetako gehienak denboran zehar prisioneroek eta haien senitartekoek maitasunez zaindutako argazkiak dira, Eguzki Bideoak ekoiztutako dvd-an jasoak.

Hemen agertzen direnak horietako batzuk baino ez dira, baina poliki poliki bilduma hau zabaltzen jarraituko dugu.

Kasu honetan ere, informazioa biltzeko lanak aurrera darrai, eta horrekin batera argazkietako prisioneroak identifikatzeko prozesuak. Horrexegatik, biziki eskertuko genuke argazkien inguruko informazioa duzuen guztiok gurekin harremanetan jartzea, horrela, poliki polilki, argazki fondo hau gero eta hobeki osatzeko.

ARGAZKI GALERIA IKUSI